"www.lurraldebus.eus" web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako esteken loturatik edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.
Interesatuak ematen dituen datuak dagokion jardueran aurreikusita dauden helburuetarako erabiliko dira soilik.
Datuak ez dira inoiz tratatuak izango, ezta hirugarrenen esku utziko ere, interesatuak propio baimentzen ez badu, edo 3/2018 Lege Organikoak, abenduaren 5ekoak, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoak aurreikusten dituen arrazoiak ematen ez badira, eta beti ere 2016/679 (EB) Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren Erregelamenduarekin, pertsona fisikoen datu pertsonalen trataeraren babesa eta datu horien zirkulazio libreari buruzkoarekin, bat egin beharko du.
2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, interesatuak edozein unetan erabili ahal izango ditu bere datu pertsonaletan sartu nahiz horiek zuzendu, deuseztatu edo “ahanztura eskubidea” egikaritu, mugatu, datuak eraman eta haien aurka egiteko eskubideak, erregelamenduz zehazten den eran, honako helbidean:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Helbidea
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua
Julio Caro Baroja Plaza 2 4. solairua
20018 San Sebastián
Telefonoa
943 112 420
Faxa
943 112 119
Posta elektronikoa