Abuztuaren 16an Arantzazuko Santutegian arratsaldeko 19:00etan eskainiko den Musika Hamabostaldiko Emanaldira joateko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek.
Donostiatik zuzenean 16:45ean irtengo da DG07 linea, eta, Zarautzen geldialdia egingo du norbaitek bidaia-txartelik erosi badu. Emanaldia bukatu ondoren, bueltako bidea hartuko da.
Gainera, Oñatitik Arantzazuko Santutegira anezka-autobusa jarriko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera, DG04 Zumarraga>Legazpi>Oñati>Arrasate linearekin loturak bermatuz.
Donostia-Zarautz-Arantzazu zuzeneko zerbitzua erabili nahi dutenek, bidaia-txartela abuztuaren 1etik aurrera eros dezakete Donostiako autobus-geltokiko Transportes Pesaren leihatilan, edo Internet bidez www.lurraldebus.eus edo www.pesa.net web orrietan (online ersoketa).
Txartel tarifa: MUGI tarifak Kontsultatu (3 jauzi).
Informazio gehiago 900 300 340 edota 900 12 14 00 telefonoetan.