Apirilaren 1etik aurrera, Larraulen zerbitzu eskaintza hobetuko da, Larraul
TO07 Tolosa>Anoeta>Irura>Villabona>Zizurkil>Asteasu lineako zenbait zerbitzutan eskaripeko geraleku bezala gehituz. Linearen izena
TO07 Tolosa>Anoeta>Irura>Villabona>Zizurkil>Asteasu>(Larraul) izango da hemendik aurrera
.
- Eskaripeko zerbitzuen irteerak Larrauldik honako hauek izango dira astelehenetik ostiralera (uztaila eta abuztua ezik) 7:15, 21:05 eta 22:15 eta larunbat, igande eta jaiegunetan (uztaila eta abuztuko lanegunak barne) 21:05 eta 22:15.
- Eskaripeko zerbitzuen irteerak Tolosatik astelehenetik ostiralera (uztaila eta abuztua ezik) 6:40, 20:30 eta 21:40 eta larunbat, igande eta jaiegunetan (uztaila eta abuztuko lanegunak barne) 20:30 eta 21:40.
Honekin, Tolosatik irteten diren lehen eta azken zerbitzuen orduak aldatuko dira. Apirilaren 1etik aurrera, 6:50eko zerbitzua 6:40era aurreratuko da eta 21:30ekoa berriz, 21:40era atzeratu.
Eskaripeko zerbitzu hauek erabili nahi dituen erabiltzaileak Lurraldebusen arreta zerbitzuko
900 300 340 telefono zenbakira deitu beharko du. Telefono hau astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara dago erabilgarri.
Bestalde,
TO01 Tolosa>Alegia>Amezketa>(Abaltzisketa) linean, astelehenetik ostiralera Abaltzisketa>Amezketa>Alegia ibilbidea egiten duen 7:40eko zerbitzua kenduko da.
UK02 Azkoitia>Azpeitia>Errezil>Bidania-Goiatz>Albiztur>Tolosa lineako hainbat zerbitzuren ordutegia ere aldatuko da:
- Astelehenetik ostiralera:
- Azkoitian irteera duen 9:00etako zerbitzua Azpeititik aterako da 9:10ean.
- Azkoitian irteera duen 13:55eko zerbitzua 14:10era atzeratuko da eta Tolosan irteera duen 15:05eko zerbitzua berriz, 15:15era.
- Larunbatak:
- Azkoitian irteera duen 6:30eko zerbitzua 7:00etara atzeratuko da eta Tolosan 7:35ean irteera duena 8:00etara.
- Azkoitian irteera duen 11:00etako zerbitzua 12:00etara atzeratuko da eta Tolosan 12:00etan irteera duena 13:00etara.
Informazio gehiagorako web-orri honetako “lineak eta ordutegiak” kontsultatu edo
900 300 340 telefono zenbakira deitu, astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara.