Lurraldebusek mugikorrez erosteko LurTicket app-aren zerbitzuak Donostia-Bilbo eta Donostia-Gasteiz ibilbide luzeko lineetarako zabaldu ditu, bai eta Bilboko aireportua Eibar, Bergara, Arrasate eta Oñatirekin lotzen duen linearako ere.
Aplikazio honen bidez erosten diren txartelak ez daude MUGI tarifa-sisteman sartuta. Hiru hiriburuak lotzen dituzten autobus-lineetan, erabiltzaileen % 30ek ez du MUGI txartela erabiltzen bidaiatzeko; alegia, 335.000 pertsona inguruk, urtean, txartelak LurTicketen bidez eros ditzakete, eroso eta erraz. Arrasate-Bilboko aireportua zerbitzua dela eta, 26.000 pertsonak baino gehiagok erabili zuten linea hori 2017an.
Erabiltzaileek aplikazioa deskarga dezakete beren mugikorretan eta txartelak erosteko eta aktibatzeko erabili, paperean inprimatzeko beharrik gabe. Telefonoaren bidez kreditu-txartelarekin erositako txartelak hilabete lehenago ere eros daitezke, eta mugikorrean bertan aktibatu behar dira, autobusera igo baino ordubete lehenago, gehienez; pantailan, QR kode enkriptatua ageriko da, eta hori autobus-gidariak baliozkotuko du, irakurgailu berezi batekin, hegazkinera igotzean erabiltzen den eragiketaren antzera.
Ezinbestekoa da aplikazioa bere azken bertsiora eguneratzea.