Azaroak 19 eta 23 artean, biak barne, GI-638 errepidearen erabateko mozketa dela eta, Lurraldebusen
DB03 Lekeitio>Donostia, DB04 Mallabia>Deba>Ondarroa, DB05 Ondarroa>Zumaia eta
DB06 Soraluze>Ondarroa lineek aldaketak izango dituzte ibilbide eta geralekuetan. Erabiliko den GI-3230 ordezko errepideak dituen mugak direla eta,
erabiltzaileek autobus aldaketa egin beharko dute mikrobus bidez eskainiko den anezka (lantzadera) zerbitzura, ibilbidea Kalbariotik barrena eginez.
Eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta Ondarroatik edo Ondarroara doazen erabiltzaileek Mutrikun aldaketa egitea ekiditeko, anezka zerbitzua jarriko da Deba eta Ondarroa artean. Lekeitio eta Deba arteko lotura mikrobus gehigarri batekin egingo da.
Autobus aldaketa Debako aparkalekuan egingo da, segurtasuna bermatzeko gordetako gunean. DB03 Lekeitio>Donostia lineako erabiltzaileek autobus aldaketa
Alameda geralekuan egingo dute Donostiako noranzkoan eta aparkaleku sarrera ondoan Lekeitioko noranzkoan.
Anezka zerbitzua doakoa izango da.
Ikusi
hemen anezken ordutegia.