Garraio publikoa funtsezko zerbitzua da mugikortasuna sustatzeko, baita pandemia garaian ere, eta ez da garrantzi gutxiagokoa osasun-zentroetara iristeko.
Martxoaren 16tik aurrera, ezarritako alarma-egoera dela eta, Lurraldebusen zerbitzuak %40 eta %60 artean murriztu dira ohiko eskaintzarekin alderatuta,
Ospitaleetako zerbitzuek izan ezik, horietan
ohiko zerbitzua mantentzen baita, zerbitzuen % 100a.
Nolanahi ere, lasaitasun eta esker mezua helarazi behar diegu pertsona guztiei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeagatik, eta gogorarazi behar da garrantzitsua dela osasun-agintariek argitaratutako gomendioak betetzea.
Eskualde bakoitzean eskainiko diren ordutegiak ondoko lotura honetan ikus ditzakezu:
COVID-19 ORDUTEGIAK
Informazio gehiago 900 300 340 doako telefono zenbakian, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara.