Txartelak

Txartel motak

MUGI sistema edo Gipuzkoako tarifa-sistema bateratu berriak barne hartzen ditu Lurraldebus txartela eta Mugi txartel berria. Bi txartel horiek hobari berberak eskaintzen dituzte.

Lurraldebus txartela eta Mugi txartela erabilgarri egongo dira Donostiako, Irungo, Arrasateko, Hernaniko, Eibarko eta Errenteriako hiri-zerbitzuetan, herri arteko zerbitzuetan (Lurraldebus zerbitzuetan) eta baita Eusko Treneko tren-lineetan ere. Gainera, Oiartzungo autobus urbanoan Mugi eta Lurraldebus txartel arruntak nahiz kolektiboenak erabili daitezke, soilik ordainketa modu bezala, eta Renferen aldiriko zerbitzuetan (leihatiletan zein makinetan) txartel arrunta erabili daiteke ordainketa modu bezala.

Tarifa-sistema bateratuak 3 txartel mota eskaintzen ditu: Txartel arrunta, talde berezikoen txartela eta txartel anonimoa.


Txartel arrunta

Txartel pertsonalizatua da, titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu, eta txartelaren zenbakia. Soilik txartelaren jabeak egindako bidaiak ordaindu daitezke.

Deskontuak (hilean egindako bidaiak):

  • 1-20 bidaia: % 45
  • 21-50 bidaia: % 56
  • 51 bidaiatik gora: % 90

Talde berezietako txartela

Txartel hori lortzeko, Gipuzkoan erroldatuta egon behar da. Titularra talde jakin baten kide dela ziurtatzen duen txartel pertsonalizatua da. Txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu, eta txartelaren zenbakia. Taldearen arabera, argazkiaren azpian hizki bat darama. Berariazko hobariak eskaintzen ditu kargatzen den bakoitzean. Titularrak egindako bidaiak soilik indargabetu daitezke.

Talde bereziak honako hauek dira:

  • Gazteak. 5 eta 25 urte artekoak. Txartela izaten jarraitzeko, 18 urtetik gorakoek errenta jakin bat egiaztatu beharko dute. Hobaria: kargatzen denaren % 14a.
  • Adinekoak. 65 urtetik gorako pertsonak, errenta jakin bat egiaztatzen dutenak. Hobaria: kargatzen denaren % 108a.
  • Ezinduak. Ezintasun-maila eta errenta jakin bat egiaztatzen duten pertsonak. Hobaria: kargatzen denaren % 108a.
  • Soziala. Errenta jakin bat eta betebehar gehigarri batzuk egiaztatzen dituzten pertsonak. Hobaria: kargatzen denaren % 108a.
  • Familia ugariak, Orokorra edo Berezia. Baldintza bereziak betetzen dituzten pertsonak. Hobaria: kargatzen denaren % 25 edo % 100a, hurrenez hurren.

Txartel anonimoa

Titulartasunik gabeko txartela da, edo inpertsonala, taldeentzat egokia (ikastetxe, enpresa, etab.) %32 deskontuak eskaintzen ditu eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean (multibalidatua):

 

  • DBusen: Aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidairi bakoitzeko baliozkotuko da.
  • Lurraldebusen: Gehienez ere, 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa hau gidariaren laguntzarekin egin behar da eta ondorioz, ez da jaitsiera baliozkotu behar.
  • Euskotrenen: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.



Txartel anonimoak 5 euro balio du eta 12 hilabeteko indarraldia izango du, kargatzen den egunetik hasita. Txartela kargatu zen azken egunetik 12 hilabete pasatzen direnean, desaktibatuta geratuko da. Dena den, txartelean zegoen saldoa ez da galduko, txartela berriz kargatzean aktibatu egiten baita bere saldoa berreskuratuz.

Txartel anonimoa prentsa-saltoki batzuetan eskura daiteke argazkirik eta bestelako dokumentaziorik eraman beharrik gabe. Garraio aldaketei dagokienez, txartel anonimoarekin Dbus – Dbus gehienez 31 aldaketa egin daitezke eta beste garraiobideetan gehienez 9. Datu pertsonalik ez duenez, ezin da Mugi Sisteman alta eman eta, beraz, ezin da kargatu APParen edo webaren bitartez.