Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

APLIKAZIO MUGIKORRA ERABILTZEKO LIZENTZIA

Mesedez, irakurri arretaz Aplikazio Mugikorra Erabiltzeko Lizentziaren akordio hau  (aurrerantzean “LIZENTZIA”) bere xede den Aplikazio Mugikorra instalatu edota erabili aurretik. Aplikazio Mugikor hori instalatu edota erabiliz gero LIZENTZIA honen baldintzak eta edukiak onartzen direla ulertuko da argi eta garbi. Lizentziaren edukia eta baldintzak onartu ezean, ez erabili bertan aipatzen den Aplikazio Mugikorra. 

 

  1. OROKORRA

     

     

    1. LIZENTZIA hau kontratu bat da, zuk (aurrerantzean “AZKEN ERABILTZAILEA") eta GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOAk –helbidea: Donostian  (Gipuzkoa), Julio Caro Baroja 2 zk.; IFZ: P-2000000-F– (aurrerantzean, “LIZENTZIA EMAILEA”) izenpetutakoa.
    2. LIZENTZIAK LIZENTZIA EMAILEAK AZKEN ERABILTZAILEAREN esku jartzen duen Aplikazio Mugikorraren erabilera arautzen du, bai eta edozein ondoriotarako Aplikazio Mugikor hori ordeztu edo osatzeko egingo diren eguneraketa eta hobekuntzena ere,  horiek aparteko lizentzia batekin banatzen ez badira behintzat (aurrerantzean, “APLIKAZIOA”).
    3. LIZENTZIA EMAILEAK etorkizunean berak nahi dituen eguneraketak edota hobekuntzak egin ahal izango dizkio APLIKAZIOARI. Kasu horretan, baliteke eguneraketa edota hobekuntza horietan APLIKAZIOAK lehendik zituen funtzioak edo LIZENTZIA EMAILEAK gailu berrietarako edo beste gailu batzuetarako edo beste sistema eragile bat duten gailuetarako erreserbatzen dituen funtzioak ez edukitzea ezinbestez.
    4. APLIKAZIOA instalatu edota erabiltzerakoan, AZKEN ERABILTZAILEAK LIZENTZIA honek dioen guztia eta bere baldintza guztiak berariaz eta erreparorik gabe onartzen ditu. LIZENTZIA hau osorik onartzen ez badu, AZKEN ERABILTZAILEAK ez du APLIKAZIOA instalatu edota erabili beharko.
    5. AZKEN ERABILTZAILEAK LIZENTZIA EMAILEARI ziurtatzen dio LIZENTZIA bere erantzukizunpean onartzen duela, eta LIZENTZIA onartzeko legezko gaitasuna baduela, eta, beraz, lizentziak funtsean duen kontratua sinatzeko gaitasuna ere bai.
  2. LIZENTZIA, BAIMENDUTAKO ERABILERAK ETA MUGAPENAK

     

     

    1. LIZENTZIA EMAILEAK erabilera pertsonaleko lizentzia ematen dio AZKEN ERABILTZAILEARI,  APLIKAZIOA bere jabetzako edo bere kontrolpeko gailu mugikorretan instalatzeko eta modu ez-esklusiboan eta aldi batean erabiltzeko, eta AZKEN ERABILTZAILEAK ezin izango du lizentzia hori eskualdatu.
    2. LIZENTZIA doan ematen da, alde batera utzita AZKEN ERABILTZAILEAK bere hornitzaileekin kontratatuta duen telekomunikazio sarearekin konektatzeko kostuarekin zerikusia duen guztia; hori hurrengo 4.3 Klausulan ezarrita egongo da berariaz.
    3. LIZENTZIAK ez dio AZKEN ERABILTZAILEARI ahalmenik ematen APLIKAZIOAREN erabilera komertzialik egiteko. Zehazki, AZKEN ERABILTZAILEAK berariaz debekatuta dauka APLIKAZIORAKO sarbidea banatzea edo ematea erabiltzaile batek baino gehiagok erabil dezaten, bai eta APLIKAZIOA edota aplikazioa erabiltzeko eskubidea alokairuan, errentamenduan edo maileguan utzi, saldu, eskualdatu, birbanatu edo lizentzia bigarrenez ematea ere.
    4. AZKEN ERABILTZAILEAK debekatuta dauka APLIKAZIOA osorik edo haren zati bat erreproduzitzea, bai eta APLIKAZIOAREN kopiak egitea ere, lege aplikagarrien arabera jarduketa horiek aplikazioa erabiltzeko ezinbestekoak direnean izan ezik.
    5. AZKEN ERABILTZAILEAK ezin du APLIKAZIOA edo aplikazioaren osagaiak deskonpilatu edo desmuntatu, ez eta horiekin alderantzizko ingeniaritzako teknikak erabili ere. APLIKAZIOAREN ondoriozko obrak itzultzea edo egitea ere ezin du egin. AZKEN ERABILTZAILEAK ezin du inola ere APLIKAZIOAN instalatuta dagoen edozein babes edo segurtasun sistema kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.
    6. AZKEN ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du APLIKAZIOA modu egokian eta legezko eran erabiltzeko, legeri aplikagarriarekin, LIZENTZIA honekin, orokorrean onartutako moralarekin eta ohiturekin eta ordena publikoarekin bat etorriz. AZKEN ERABILTZAILEAK ez du APLIKAZIOA erabiliko baimenik ez badu edo iruzurra egiteko bada; ez da APLIKAZIOAK dituen baliabide mugatuetara sartuko, ezta sartzen saiatu ere; ez du APLIKAZIOA legez kanpoko helburu edo ondorioetarako erabiliko, ez eta LIZENTZIA honetan ezarritakoaren eta fede onaren eta ordena publikoaren kontra eta hirugarren eskubideen eta interesen kalterako ere, edo APLIKAZIOA kaltetu, erabilezin utzi edo gainkargatu edo erabilera normala oztopatu dezakeen zerbait egin ere ez; ezingo du kalterik eragin ez APLIKAZIOAN ez LIZENTZIA EMAILEAREN, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistemetan ere; ezingo du LIZENTZIA EMAILEAREN, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistemetan birus informatikoak edo kalteak sortu daitezkeen sistema fisiko edo logikoak sartu edo zabaldu, ez eta LIZENTZIA EMAILEAREN, bere hornitzaileen, hirugarrenen eta beste erabiltzaile batzuen datuetara sartu edo datu horiek erabili edota manipulatzen saiatu ere; ezingo du edukiak lortu, ez eta lortzen saiatu ere, horretarako erabilgarri jarri diren bitarteko edo prozedurez bestelakoak erabiltzen badira.
  3. LIZENTZIAREN IRAUPENA

     

     

    1. LIZENTZIAREN indarraldia AZKEN ERABILTZAILEAK APLIKAZIOA instalatu edota erabiltzen duen unean hasiko da eta AZKEN ERABILTZAILEAK berak edo LIZENTZIA EMAILEAK baliogabetu arte egongo da indarrean. Hala ere, horrek ez dio aldeetako bati ere  eskubiderik emanago kalte ordainik eskuratzeko.
    2. Dena dela, LIZENTZIA automatikoki eta aurreabisurik gabe deuseztatuta geratuko da (i) AZKEN ERABILTZAILEAK LIZENTZIAREN edozein baldintza eta betekizun betetzen ez denean, bai eta (ii) edozein arrazoirengatik LIZENTZIA EMAILEAK APLIKAZIOA ustiatzeko emandako eskubideak desagertzen direnean.
    3. LIZENTZIA indarrik gabe geratzen denean, AZKEN ERABILTZAILEAK APLIKAZIOA erabiltzeari utzi beharko dio eta APLIKAZIOAREN kopia guztiak, aplikazioaren osoarenak zein zatienak, suntsitu ere bai.
  4. ZERBITZUAK

     

     

    AZKEN ERABILTZAILEAK onartu egiten du APLIKAZIOA eta ZERBITZUAK erabiltzean bere hari gabeko operadoreak ezarritako tarifa bat kobratu ahal diola datuengatik, mezuengatik eta hari gabeko beste sarbide batzuengatik. Beraz, bere operadoreari galdetu behar dio ea zer kargu aplikatu ahal zaizkion. AZKEN ERABILTZAILEA erantzule bakarra da bere gailu mugikorretik APLIKAZIORA eta ZERBITZUETARA sartzearen ondorioz izan ditzakeen gastuengatik.

     

    1. AZKEN ERABILTZAILEAK APLIKAZIOA bere gailu mugikorrean deskargatu eta instalatu ondoren, eta LIZENTZIA indarrean dagoen bitartean, APLIKAZIOAK hau ahalbidetuko dio AZKEN ERABILTZAILEARI:
      • - LIZENTZIA EMAILEAK eskainitako zerbitzu batzuetara sartzea eta zerbitzu horiek erabiltzea, bai eta LIZENTZIA EMAILEAREN web orrira sartzea eta hura erabiltzea ere (aurrerantzean “LIZENTZIA EMAILEAREN ZERBITZUAK”).
      • - Hirugarren baten titularitatepeko lokalizazio sistema batera sartzea eta hura erabiltzea, sistema horri esker AZKEN ERABILTZAILEAREN gailu mugikorrak mapa batean bere posizio geografikoa definitu ahal izango baitu, LIZENTZIA EMAILEAREN ZERBITZUEKIN lotura duten kokapenak adierazita (aurrerantzean “KANPOKO ZERBITZUAK”).
    2. KANPOKO ZERBITZUAK erabiltzeko AZKEN ERABILTZAILEAK zerbitzu horien baldintzak onartu behar ditu.
    3. Dena dela, LIZENTZIA EMAILEAREN ZERBITZUAK ETA KANPOKO ZERBITZUAK (aurrerantzean, zerbitzu bi horiei batera “ZERBITZUAK” deituko zaie) erabiltzeko ezinbestekoa izango da Interneterako sarbidea izatea APLIKAZIORA ETA ZERBITZUETARA sartzeko eta horiek erabiltzeko ekipamendua, Internet konexioa, gailu mugikorrak eta zerbitzu planak AZKEN ERABILTZAILEAREN kargura izango dira, berak ordaindu beharko ditu. LIZENTZIA EMAILEAK ez du ziurtatzen edozein gailutatik edo hari gabeko edozein zerbitzu planetatik posible izango dela APLIKAZIORA eta ZERBITZUETARA sartzea. Era berean, LIZENTZIA EMAILEAK ez du bermatzen APLIKAZIOA eta ZERBITZUAK puntu geografiko guztietan erabilgarri egongo direla.
    4. AZKEN ERABILTZAILEAK onartu egiten du ZERBITZUETAN LIZENTZIA EMAILEARENAK edota hirugarrenenak diren eta Jabego Intelektualari buruzko legeri aplikagarriak eta beste lege batzuek babesten dituzten eduki, informazio eta materialak egon daitezkeela eta, ondorioz, behartuta dagoela eduki, informazio eta material horiek inoiz ez erabiltzera, LIZENTZIA honen baldintzen arabera ZERBITZUEN erabiltzeko direnak izan ezik.
    5. ZERBITZUAK ez daude hizkuntza guztietan erabilgarri. LIZENTZIA EMAILEAK ez du bermatzen ZERBITZUAK egokiak izango direla edo kokapen bereziren batean egongo direla erabilgarri. AZKEN ERABILTZAILEAK ZERBITZUETARA sartzea erabakitzen duen unean, bere kabuz egingo du eta bere ardura izango da lege aplikagarrietako edozein, tokiko lege aplikagarriak barne, betetzea.
    6. LIZENTZIA EMAILEAren eta KANPOKO ZERBITZUEN ardura duten hirugarrenen esku egongo da edozein ZERBITZURAKO sarbidea edozein unetan eta aurreabisurik gabe aldatu, eten, kendu edo desaktibatzeko eskubidea. LIZENTZIA EMAILEA ez da inoiz izango ZERBITZU horietarako sarbidea kentzearen edo desaktibatzearen erantzulea. LIZENTZIA EMAILEAK mugapenak ere ezarri ditzake ZERBITZU batzuk erabiltzeko edo zerbitzu batzuetara sartzeko, eta hori egin daiteke edozein egoeratan eta aurreabisurik gabe, eta erantzule izateari uko eginda.
    7. AZKEN ERABILTZAILEAK berariaz adierazi eta onartzen du LIZENTZIA EMAILEAK ez duela obligaziorik, ez esplizituki ez inplizituki, ZERBITZUAK eskaintzeko edo eskaintzen jarraitzeko, ez orain ez etorkizunean ere.
  5. PRIBATUTASUN POLITIKA

     

     

    1. APLIKAZIOAREN instalatzeak eta erabiltzeak ez du esan nahi LIZENTZIA EMAILEAK AZKEN ERABILTZAILEAREN datuak jaso edota kudeatu egingo dituenik.
    2. APLIKAZIOAK ez du cookieak edota antzeko datuak gorde eta berreskuratzeko beste gailu batzuk erabiltzen.
  6. JABEGO INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

     

     

    1. APLIKAZIOAN LIZENTZIA EMAILEAREN edo beste edozein hirugarren baten titularitatepeko izen komertzial, marka, logotipo edo beste zeinu bereizgarri batzuei buruzko aipamen erregistratuak edo erregistratu gabeak sartzen badira horiek ezingo dira erabili LIZENTZIA EMAILEAK edo beren legezko titularrek berariaz erabiltzea onartzen ez badute; gainera, LIZENTZIA emateak ez du esan nahi AZKEN ERABILTZAILEARI eskubiderik ematen zaionik elementu horiek erabiltzeko edota ustiatzeko.
    2. LIZENTZIA emateak ez du esan nahi AZKEN BEZEROARI APLIKAZIOAREN gaineko Jabetza Intelektuala ustiatzeko eskubideen transferentzia egiten zaionik; izan ere, eskubide horiek, LIZENTZIAREN ondorioz emandako erabilera eskubidearen kaltetan gabe, LIZENTZIA EMAILEAREN jabetzakoak izaten jarraituko baitute eta harenak bakar-bakarrik.
  7. BERMEEN SALBUESPENAK ETA ERANTZUKIZUNEN MUGAPENA

     

     

    Hori gorabehera, AZKEN ERABILTZAILEA, jakitun Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak guztiz fidagarriak ez direla, hau aitortu eta onartzen du:

     

     

    1. AZKEN ERABILTZAILEAK berariaz aitortu eta onartzen du APLIKAZIOAREN eta ZERBITZUEN erabilera bere galordean erabiliko dituela.
    2. LIZENTZIA EMAILEAK egokitzat jotzen dituen segurtasun neurriak hartuko ditu APLIKAZIOAK eta ZERBITZUEK egoki funtzionatu dezaten eta birusak eta osagarri kaltegarriak ote dauden antzemateko.
      • - LIZENTZIA EMAILEAK ez du bermatzen APLIKAZIOA eta ZERBITZUAK etengabe erabilgarri eta funtzionamenduan egongo direnik. Horren ondorioz, LIZENTZIA EMAILEAK ez du inoiz erantzungo APLIKAZIOA eta ZERBITZUAK erabilgarri edo irisgarri ez egoteak, APLIKAZIOAREN eta ZERBITZUEN funtzionamendua eteteak edo telefono lineetan, datu zentroetan, internet sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izandako akatsek edo gainkargek eraginda edo martxan ari direla izan ditzaketen akats informatiko, matxura telefoniko, deskonexio, atzerapen edo blokeoek ekar ditzaketen kalte eta galerengatik, ez eta hirugarrenek baimenik gabe eta LIZENTZIA EMAILEAREN kontrolpetik kanpo esku-hartzeen ondorioz sortutako beste edozein kalterengatik ere.
      • - LIZENTZIA EMAILEAK ez du bermatzen LIZENTZIA EMAILEAREKIN zerikusia ez duten hirugarrenek APLIKAZIOAN AZKEN ERABILTZAILEAREN sistema fisiko edo logikoetan edo horietan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan alterazioak eragin ditzakeen birusik edo beste elementurik sartu ez dutenik. Horren ondorioz, LIZENTZIA EMAILEAK ez du inoiz erantzungo AZKEN ERABILTZAILEAREN sistema fisiko edo logikoetan, dokumentu elektrikoetan edo fitxategietan alterazioak eragin ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk egotearen ondorioz gerta daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik. 
    3. LIZENTZIA EMAILEAK ez du bermatzen APLIKAZIOAN eta ZERBITZUETAN sartutako informazioan akatsik ez dagoenik, ez eta gerta daitekeen edozein akats zuzenduko denik. AZKEN ERABILTZAILEAK berariaz aitortu eta onartzen du APLIKAZIOAREN eta ZERBITZUEN bitartez eskuratu daitekeen informazioa orientagarria izango dela eta ez loteslea; beraz, LIZENTZIA EMAILEAK ez du inoiz erantzungo informazio hori gaizki egoteagatik edo eguneratu gabe egoteagatik edota AZKEN ERABILTZAILEAK informazio horretan oinarrituta hartutako erabakien ondorioz gertatu daitezkeen kalte eta galerengatik. 
    4. LIZENTZIA EMAILEAK ez du bermatzen, AZKEN ERABILTZAILEAK APLIKAZIOA edo ZERBITZUAK erabiltzeko edo horietaz gozatzeko izandako modua edozein dela ere, bertan jasotako funtzioek beren premiei erantzungo dietenik, ez eta APLIKAZIOA edo ZERBITZUAK  hirugarren softwarearekin edo materialarekin bateragarriak izango direnik ere. Ez du bermatuko, halaber, APLIKAZIOAREN edo ZERBITZUEN akatsak zuzenduta izango direnik.
    5. LIZENTZIA EMAILEAK, lege aplikagarriek ezarritako mugen barruan, ez du inolaz ere erantzungo AZKEN ERABILTZAILEAK edota edozein hirugarrenek pairatutako kalte pertsonalengatik edo galdutako onura edo izandako kalte berriengatik, ez eta horiek pairatutako kalte berezi, zuzen edo zeharkakoengatik ere, tartean hauek direla (batzuk esatearren, horiek denak ez dira-eta): APLIKAZIOAREN edo ZERBITZUEN erabilerarekin edo erabilera okerrarekin lotura duten kalte fisikoak, kalte materialak, onurak edo datuak galtzeak ekarritako kalteak, enpresa jarduera etetea, edo beste kalte edo galera komertzial batzuk, horiek denak eragin dituen pertsonak edozein izanda ere. 
  8. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

     

    1. LIZENTZIA, bai eta LIZENTZIA EMAILEAREN ETA AZKEN ERABILTZAILEAREN arteko harreman, Espainiako Legearen menpe egongo dira eta haren arabera interpretatuko dira.
    2. Aldeek adostu dutenez, LIZENTZIAREKIN edo beraien arteko harremanarekin zerikusia duen edozein eztabaida ebazteko Donostia-San Sebastiango (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira.

       

       

  9. KONTRATU OSOA. HIZKUNTZA

     

     

    1. LIZENTZIA hau da AZKEN ERABILTZAILEAK ETA LIZENTZIA EMAILEAK APLIKAZIOAREN ETA ZERBITZUEN gainean adostutakoa jasotzen duen akordio osoa, eta helburu berarekin aurretik zeuden edo orain dauden akordio guztiak ordezten ditu.
    2. LIZENTZIA hau bakarrik AZKEN ERABILTZAILEAK eta LIZENTZIA EMAILEAK izenpetutako akordio idatziaren bidez aldatu ahal izango da.
    3. LIZENTZIA gazteleraz idatziko da eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izango da. Halere, gaztelera da lizentziaren kontrol hizkuntza eta itzulpenetan kontraesanik egonez gero gazteleraz jasotakoak izango du lehentasuna.