Ohiko galderak

Atzealdea

Zer da MUGI sistema?

Tarifa-sistema bateratu berria da, eta martxoaren 4tik aurrera indarrean dagoena sistemari atxikitako Gipuzkoako garraiobide publiko guztietan.
Sistemak euskarri bakarra izango du Lurraldebus sisteman erabiltzen denaren bilakaera dena: Mugi txartela. Horrela, Mugi eta Lurraldebus txartelak MUGI sistemaren barne dauden garraio publiko guztietan erabili ahal izango dira, biek zerbitzu berbera emango dute. Erabilgarri egongo dira Donostiako, Irungo, Arrasateko, Hernaniko eta Errenteriako hiri-zerbitzuetan, herri arteko zerbitzuetan (Lurraldebus zerbitzuetan) eta baita Eusko Treneko tren-lineetan ere.
Gainera, Oiartzungo autobus urbanoan Mugi eta Lurraldebus txartel arruntak nahiz kolektiboenak erabili litezke, soilik ordainketa modu bezala, eta Renferen aldiriko zerbitzuetan (leihatiletan zein makinetan) txartel arrunta erabili liteke ordainketa modu zezala.