Ohiko galderak

Atzealdea

Zeintzuk dira MUGI sistemaren txartel motak?

Arrunta: txartel pertsonalizatua da, eta jabearen bidaiak soilik ordaintzeko balio du.
 
Taldekoena: txartel pertsonalizatua da, eta jabea talde jakin baten kide dela ziurtatzen du. Jabearen bidaiak soilik ordaintzeko balio du, eta kargatzerakoan dagokion hobaria gehitzen zaio.

Anonimoa: titularrik gabeko txartela da, eta hainbat pertsonen bidaiak ordaintzeko balio du. (Lurraldebus zerbitzuetan,  gehienez 9 bidaiarirena. Eragiketa hori ez da automatikoa eta gidariak bakarrik egin dezake). MUGI sistemako lehenengo 20 bidaiaren deskontua eskaintzen du (% 45). Lehen aldiz kargatzen denetik 3 hilabeteko epea du, baina kargatzen den bakoitzean epea luzatzen da.