Lurraldebusi buruz

Jatorria eta egindako bidea

Errepideko bidaiarien herri arteko garraio publikoko zerbitzuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena dira, eta horiek koordinatzeko eta hobetzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta zerbitzua emateko ardura duten enpresek Lurraldebus sortu zuten 2005. urtean.

Horrez gain, urrats garrantzitsua eman zuen Lurraldebus txartela sortuz, Foru Aldundiaren titularitateko zerbitzu guztietan txartel bakarra martxan jarriz, herri arteko autobus zerbitzua herritarrentzat erakargarriagoa ibilgailu pribatuaren kaltetan.

Ildo horretan sakonduz, 2011. urtean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza izeneko partzuergoa sortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Irun, Errenteria eta Donostiako udalek. Bere helburua Gipuzkoako garraio publiko guztiak koordinatzea eta bultzatzea eta hark emandako urrats garrantzitsuena Mugi garraio sistema bateratua edo Mugi txartel bakarra sortzea izan da.

Hona hemen Lurraldebusen inguruko zenbait datu:

  • Gipuzkoako eskualde guztietan eskaintzen du zerbitzua Lurraldebusek, Gipuzkoako herriak elkarren artean lotuz. Horrez gain, Gipuzkoako hainbat gune herrialdez kanpoko zenbaitekin ere lotzen ditu: Bilborekin, Gasteizekin, Durangorekin eta abar.
  • 2015an 23 milioi bidaia egin ziren Lurraldebusen.
  • 600 langile baino gehiago aritzen dira Lurrraldebuseko zerbitzuetan.
  • Urtean, gutxi gorabehera, 21 milioi kilometro egiten dituzte Lurraldebuseko autobusek.

Mugi sitema

Mugi sistemak Lurraldebus txartela hartu zuen oinarritzat, eta gaur egun Gipuzkoako garraiobide publiko guztietan (Renfen izan ezik, non soilik ordainbide gisa erabili daitekeen) sistema bateratu bakarra izatea ekarri du; hau da, txartel bakar bat garraiobide guztientzat; tarifa berak garraiobide guztietan; zona banaketa bera garraiobide guztietan; bidaia kontagailu bakarra eta garraio-aldaketetan deskontu nabarmenak, besteak beste.

Gipuzkoarrentzat garraio sistema gisa Mugi da erreferentzia, baina Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat garrantzitsua da herri arteko autobus zerbitzu egokia eskaintzea eta hori Lurraldebusen bidez egiten du.


MUGI sisteman sartuta dauden eragileak