Erabilera baldintzak

"www.lurraldebus.eus" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.

Gipuzkoa Foru Aldundiak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Interesatuak ematen dituen datuak dagokion jardueran aurreikusita dauden helburuetarako erabiliko dira soil-soilik.

Datuak ez dira inoiz tratatuak izango, ezta hirugarrenen esku utziko ere, interesatuak propio baimentzen duenean edo 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Legeak, Datu pertsonalak babesteari buruzkoak, 6.2 eta 11.2 artikuluetan jasotako kasuetan izan ezik.

15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz, interesatuak edozein unetan erabili ahal izango ditu bere datu pertsonaletan sartu nahiz horiek zuzendu, deuseztatu eta haien aurka egiteko eskubideak, erregelamenduz zehazten den eran:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua

  • Plaza Julio Caro Baroja 2  4┬¬ planta
    20018 San Sebastián
  • Telefonoa: 943 11 24 20  / 943 11 37 75
  • Faxa: 943 42 94 17
  • Posta elektronikoa: mugikortasuna@gipuzkoa.eus